Marrazkiak eta marrhizkiak begietatik sartu eta gure barruan bidaiatzen dute, batzuetan burura, bestetan bihotzera, edo auskalo noraino!
IDENTITATEAK_ naizena, garena, izan nahi duguna transmititzeko marrazki sinplifikatuak, logo edo avatar itxurakoak.
KONTZEPTUAK_ marrazkiak oso baliagarri dira azalpenak emateko, ideiak luzatzeko zein hausnartzeko, edo formazio eta aurkezpenetan kontakizunari koherentzia. bisuala emateko.
ZABALKUNDERAKO_ ekimenen berri emateko kartel, eskuorri, egitarau, karpeta, postal edo paperezko jostailuak marrazkiz jantzita, argi eta erakargarri.
MOMENTUAK_ gure bizitzetako unetxoak plazerez gogoratuko ditugu argazkitan; marrazkiak, aldiz, argazkiak iristen ez diren lekura heltzen dira.
LIBURUXKAK_ euskarri sendo eta borobila osa dezakegu testu eta marrazki elkartuta.
Entzutea oinarrizkoa da MARRAZKLIK hauek sortzeko. Ideiak eta formak marrazkietan pausatuko ditut esanak eta erdi esanak hausnarrean ibili ondoren.

konektatuko gaituzten irudiak